Arantzazuko Santutegia, Oñatiko udalerrian, amildegietan zintzilik, ingurune basati eta natural batean, harkaitzetan eraikita dago.

1918a geroztik Gipuzkoako zaindari den Arantzazuko Ama, probintziaz kanpo ere badarama bere zaintza, misiolariei esker, Ameriketaraino helduz.

Historiak 1468ra garamatza, tradizioak dioenez, irudia aurkitu zen urtera. Tradizioaren arabera, inguru hauetan bere artaldearen bila zebilen Uribarriko artzain batek aurkitu zuen. Baltzategiko Errodrigo zuen izena. Tradizio honen arabera, irudia elorri batean zegoen lagata; gerora bizitzaren irudi giza erabili den elorria. Eta, egia esan, Arantzazun elorri, edo arantza ugari dago.

Egia da hasieratik hasi zirela Oñatiko eta Arrasateko bizilagunen erromesaldiak aparteko leku honetara. Oñatitik Arriarango Juana bidali zuten laguntzaile talde batekin irudia zaindu eta gero eta kopuru handiagotan heltzen ziren erromesei harrera egiteko. 1501ean lortu zuten Frantziskotarrek Aita Santuaren baimena Arantzazun egoteko, eta hemen egon dira 500 urtez baino gehiago.

Arantzazuk historia handia du. historia espiritual eta kultural aberatsa. Erromesaldi askoren zentroa izan da eta euskaldunentzat topagunea. Santutegiaren historia kulturala esanguratsua izan da euskal literatura, musika eta artean. Hiru sute garrantzitsu jasan ditu (1553, 1622 eta 1834), eta aurrera egiteaz gain indartua atera da sute bakoitzarekin, erromes eta Arantzazuko maitaleei esker, zeren eta aldi bakoitzean Arantzazu politago bat jaso baitzuten.

Arantzazun bertan dute abiapuntua PR-Gi 3006, PR-Gi 3005, SL-Gi 3001 ibilbideak eta Gomiztegiko Ibilbide Egokitua

Arantzazuk historia handia du; historia espiritual eta kultural aberatsa. 1950ean eraikitzen hasi eta 1955ean inauguratu zen basilika berrian ondare artistiko garrantzitsua biltzen da.

Laorga eta Saenz de Oizaren eraikinak, Lucio Muñozen absideak, Xabier Alvarez de Eulateren beirateek, Jorge Oteizaren apostoluek, Eduardo Txillidaren ateek, Xabier Egañaren kamarineko margolanak eta Nestor Basterretxeak margotutako kriptak Arantzazuko basilika euskal artearen gune esanguratsu bilakatzen dute. Bere garaian, arte erlijiosoaren ulermenerako iraultza garrantzitsua izan zen, arte sakratua leku ireki eta harrera gune anitza bihurtuz.

Irailaren 9an Gipuzkoako zaindariaren eguna ospatzen da.

Maiatzetik urrira, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako parrokiek eta taldeek antolatuta erromesaldiak egiten dira jaiegun eta igande guztietan. Gainera, Iparraldetik ere etortzen da, bi urtean behin, erromesaldi handi batean.

Gaindiaga topagunea

Mintegi zaharrean, Gandiaga Topagune deritzon topaleku Kultural bat egokitu da, non kultura, elkartasun eta elkarrizketarako gune izan daitekeen.

Elkarrizketa eta elkartasunerako gunea. Mugarik gabeko elkarrizketarako gunea jasotzen duen zentro kulturala ingurune harrigarri eta moderno batean.

Bilerak, kongresuak egiteko azpiegitura egokiak ditu eta gainera, erakunde ezberdinek leku zehatza

Misterioa

Santutegia eta Gandiaga Topagunea artean “misterioa” deritzon gunetxo bat dago, gogoeta eta baitaratzerako ingurua.

Leku honetan aurkitzen ditugun sinboloek dute garrantzia; elorria, Arantzazuko identitatearen zentzua; harkaitza, harkaitzetik ateratzen den ura; testiguak, batzuk aurpegi zehatzarekin.

Toki honen helburua antropologian oinarritutako dinamika propioa duen gizarte baten eta fedearen misterioa eta ospakizunari dagokionaren arteko pausoa izatea da.