Oñatiko turismo bulegotik Oñatiko baliabide kultural eta turistikoak ezagutzeko hainbat bisita gidatu egiteko aukera dago:
Sancti Spiritus Unibertsitatea: Euskal Herriko lehen unibertsitatea, XVI. mendekoa. Errenazimendu garaiko eraikuntzarik garrantzitsuenetarikoa Rodrigo Mercado de Zuazola apezpikuaren diruz eraiki zen.
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea eta San Migel Parrokia: Gune historikoan kokatzen diren bi eraikuntza garrantzitsuenen bisita.
Oñati guztiontzat: Pertsona guztientzat irisgarria den ibilbide honetan honakoak ikusten dira: Euskal Herriko lehen Unibertsitatea, Errota, Mikel Deunaren eliza eta Anaitasun zein Foruen enparantzak.
Oñati monumentala: Oñatiko monumento nagusienez gain Bidaurretako Monastegia bisitatzen da, Juan López de Lazarraga, Hereje Katolikoen kontadore nagusiaren diruz eraiki zen.
Bisita gidatuen erreserba egiteko eta informazioa osatzeko deitu 943783453 telefonora.
Txokolateixia, txokolatearen interpretazio zentroa. Info gehiago hemen